Nazabal nagusi Euskal Herriko kanporaketan

Guaixe 2013ko urriaren 14a

EHko maila nagusiko kanporaketa1.Floren Nazabal: 16:112.Unai Otaño: 16:483.Iñaki Azurmendi: 17:274.Jon Rekondo: 18:175.Aitzol Autxa: 18:326.Jose Mari Olasagasti: 18:477.Jon Irazu: 19:028.Jesus Mari Mujika: 19:309.Ander Erasun: 19:4710.Antonio Senosiain: 20:2211.Luis Txapartegi: 21:29Asteasuk Euskal Herriko maila nagusiko Aizkora Txapelketako kanporaketa hartu zuen larunbat arratsaldean. Azkenean 11 aizkolari izan ziren lehiatu zirenak, Joseba Otaegi ezin baitzen aritu, lesionatuta baitago. Aizkolariek ondoko lana egin behar izan zuten: 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako bi enbor erdibitzea.Egungo txapeldun Floren Nazabal zen faboritoa eta etxarriarrak ez zuen huts egin. Azkarrena izan zen (16:11), Unai Otañori  34 segundo atereaz (16:48). Lehendabiziko seiek lortu zuten abenduaren 8an Elgoibarren jokatuko den final handirako sailkatzea, Nazabalek, Otañok, Azurmendik, Rekondok, Atutxak eta Olasagastik. Seirek 19 minutu baino gutxiagotan egin zituzten lanak. Bestalde, Luis Txapartegi izan zen azkena, eta maila galdu du. 2014an 2. mailan aritu beharko du. Aldiz, azkenaurrekoak, Antonio Senosiainek, Joseba Otaegiren kontra jaitsiera proba jokatzeko aukera izango du.