Zubietak ez zion neurria hartu bost t´erdikoari

Guaixe 2013ko urriaren 14a

Bizkaiko Bost T´erdiko Txapelketatik kanpo geratu ziren hasiera hasieratik Oinatz Bengoetxea eta Aitor Zubieta etxarriarra, Irujoren eta Beroizen kontra 8-22 galdu eta gero. Lehia estua espero zen, baina nahiz eta hasieran Oinatz eta Aitor aurreratu, berehala ikusi zen partidak Irujoren eta Beroizen aldeko kolorea zuela. Batetik, Irujok  eta Beroizek elkarrekin jokatu izan dute askotan eta elkar ulertze handia dute. Aldiz, Oinatzek eta Zubietak soilik bitan jokatu zuten aurretik elkarrekin. Baina diferentzia nabarmenena atzelarien egokitzapena izan zen. Beroizek demostratu zuen todoterreno hutsa dela eta edozein distantziara egokitzen dela. Aldiz, etxarriarrari kosta egin zitzaion. Goitik jokatzea du gustuko Aitorrek, eta distantziatik pasatzearen beldurrak eragin handia izan zuen bere jokoan. Horretaz gain, Irujoren sake zitalekin asko sufritu zuen. Finean, bikain aritu ziren Irujo eta Beroiz eta 8 tantotan utzi zituzten Bengoetxea eta Zubieta, Bizkaiko bost t´erdikotik kanpo utziz