Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Deialdiari erantzun zioten 30 etxarriarren arteko iritzi truke eta eztabaida aberatsa sortu zela adierazi digute Etxarri 2012+1 ekimenetik. Inongo erabakirik ez zen hartu, baina herri galdeketa eginez gero baldintza jakin batzuk bete beharko lituzkeela eta herri erronka izan beharko litzatekeela ondorioztatu zuten. Zerbait erabakitzen bada, zerotik hastea komeni zela ondorioztatu zuten bildutakoek. Eta horretarako ahalik eta pentsaera ezberdin gehien batu eta denen artean talde motorea sortzea egoki jo zen. Horrela herriko iritzien topalekua izan dadin taldea eta denen artean erabaki eta eraiki ahal izateko. Horrek, jakina, jendearekin egotea eta plangintza berria eskatuko luke. Baloratu zuten galtzekorik ez dagoela, ekimenaren bi urteko jarduna ikusita, ibilbidea emankorra dela baloratu zuten. Bilera berriaGaur, 20:00etan, Karrikestu elkartean.