Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Testua: Erkuden Ruiz BarrosoBaskonia eta Nafarroako Erreinuko memoria historikoa berreskuratzeko xedea duen interpretazio zentroa irekitzeko bidea hasi da. Enneco, Haritzaren memoria Nafarroa Bizirik Fundazioaren egitasmoa da. Etxarri Aranatzen eraikiko dute "bisitariei leku pribilegiatu batean ibiltzeko aukera" ematen duelako. Udalak, osoko bilkuran, proiektuari behin behinean bide administratiboa emateko erabakia hartu zuen, behin herrian bi batzar egin ondoren. Orain fundazioa proiektu urbanistikoa eta bideragarritasun plana lantzen ari da, udalak behin betiko baimena emateko beharrezkoak baitira. Interpretazio zentroa baino gehiago izatea nahi dute: ikerketarako, oroimenerako, hausnartzeko eta dibulgazio lekua izatea nahi dute.Interpretazio zentroaren egitasmoa gabezia bati erantzuteko sortu dela diote Nafarroa Bizirik Fundaziotik. Historia politikoa ezagutzera eman nahi dute eta "konkistatzaileek eragindako mendeetako akulturazioaren iluntasunetik ateratzen lagundu". Hurrengo belaunaldiei "ekarpen oparoa" uzteko asmoz abiatzen da proiektua. Gaian espezialistak eta euren ekarpen historikoak eta herritarren arteko topagunea izatea nahi dute. Leku dinamikoa, modernoa, elkarreragilea eta etengabe berriztagarria eta berritzailea sortu nahi dute. Horretarako, tresna tekniko guztiak eta metodo pedagogikoak izango dituela esan dute.Etxarri Aranatz aukeratu dute haritza dagoelako ideiaren oinarrian eta Aralar mendilerroa eta Urbasa-Andia natur parkearen artean dago. Gainera, Sakanako herriak tradizioen, historiaren eta artearen adibidea direla diote fundaziotik.AurreikuspenaProiektua eta finantziazio plangintza hiru atal nagusitan banatzen da: aurreproiektua, martxan jartzea eta garapena. Aurten behin betiko proiektua aurkeztu nahi dute eta hurrengo urtean eraikuntza lanekin hastea nahi dute. Interpretazio zentroa 2016an irekiko da eta hurrengo urteetan proiektua handitzea nahi dute.Enneco, Haritzaren memoria interpretazio zentroko eraikin nagusiak hainbat arlo jorratuko ditu: nortasuna, mitoak, Nafarroako errege eta erreginak, ondarea arkitektoniko, gertaera historikoak eta abar. Arlo bakoitzak gela bat izango du.HastekoFundazioa buru-belarri ari da proiektuan lanean. Nafarroako Gobernuaren baimena jaso ondoren, urtea despeditu aurretik parkearen eremuaren garbiketa partziala egitekoa asmoa dago, espazioaren behaketa topografikoa egiteko. Lan horiek egitean 10 cm baino gehiagoko diametroa duten landareak mantendu beharko dira, baita haritz landare txikien eremuak, eta hainbat gorosti eta elorri ere. Garbiketa egiteko plangintza eginen dute fundazioak eta udalak eta ondoren auzolana deituko da. Finantziaziorako hainbat aukeraLaguntzaileak, erakusketa aretoetan laguntzeko interesa duten markek.Mezenas, noizbehinka dirua ematen dutenak.Sustatzaileak, urtean 1.220 euro jartzen dutenak.Babesleak, urtean 144 euro ematen dutenak.Adiskideak, urtean 72 euro jartzen dutenak.Nafarroako Bizirik fundazioari 2000 eta 6000 arteko dohaintza ematen dutenek Nestor Baterretxearen Enneco eskulturaren erreprodukzioa jasoko du.