Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurritakoaren gainean beste herritar batzuekin hizketatzeko, gozatzeko. Horretarako sortu da Irakurketa Taldea. Aingeru Mikeok dinamizatuko du eta, dagoeneko 13 pertsonek eman dute izena. Aurreneko saioa heldu den ostegunean izanen da, 19:00etatik 20:30era, Victoriano Huizi udal liburutegian. Jokin Muñozen Antzararen bidea irakurriak joanen dira eta haren inguruan hizketatuko dira. Hurrengo saioetan parte hartu nahi duenak liburutegian bertan eman dezake izena, doan. Taldearen irakurketa planaLastailaren 31n, Antzaren bidea, Jokin Muñoz.Abenduaren 12an, 19 kamera, Jon Arretxe.Ilbeltzaren 30ean, Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen UribeMartxoaren 13an, Zoaz infernura, laztana, Andu Lertxundi.Maiatzaren 8an, Ezinezko maletak, Juanjo Olasagarre.Garagarrilaren 26an, erabaki gabe (Durangoko azokako berriren bat).