Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Despeditu da Egur Sportek antolatutako Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga. Aipatu ligan Urrezko Aizkorako txapelketan lehen sei postutan sailkatutako aizkolariak lehiatu dira: Urrezko Aizkorako irabazlea izan zen Floren Nazabal, Aitzol Atutxa txapeldunordea, 3. sailkatutako Joseba Otaegi, 4. sailkatutako Jon Rekondo, 5. sailkatutako Ugaitz Mugertza II eta 6. sailkatutako Juanjo Lopez Azpilikueta. Euren artean ligaxka jokatu dute. Liga despedituta, Floren Nazabal izan da txapelduna (10 puntu). Aitzol Atutxa 2.a sailkatu da (9 puntu), Juanjo Lopez Azpilikueta 3.a (8 puntu), Ugaitz Mugertza II.a 4.a (7 puntu) eta Jon Rekondo 5.a (6 puntu). Joseba Otaegik txapelketa utzi behar izan zuen, lesioagatik.Etxarriarrak beste txapel bat lortu du. Aurki, Nafarroako eta Euskal Herriko Maila Goreneko finalak jokatuko ditu.