Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
XIII. Sakanako Herri Lasterketa (7 km). Sakandarrak1.Javier Erdozain (Lizarra): 22:462.Israel Arbizu (Etxarri): 23:144.Javi Moreno (Altsasu): 23:366.Alberto Martinez (Lakuntza) 23:447.Felix Benjumea (Altsasu): 23:579.Iban Gonzalez (Urdiain): 24:4812.Juantxo Arregi (Altsasu): 25:5615.Francisco Javier Gomez (Altsasu): 27:0216.Juan Carlos Gomez (Altsasu): 27:0218.Juantxo Azurmendi (Altsasu): 27:2119.Iñaki Rubio (Lakuntza): 27:3420.Santi Agirre (Iturmendi): 27:5323.Gorka Arratibel (Etxarri): 28:1425.Iñigo Tobar (Altsasu): 28:2629.Mikel San Martin (Etxarri): 29:4331.Erkuden San Martin (Etxarri): 30:0934.Ismael Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 30:3935.Imanol Etxarri (Urdiain): 30:4236.Jone Pelaez (Altsasu): 30:5637.Aingeru Azazeta (Altsasu): 30:5638.Peio Larraza (Altsasu): 31:0639.Julen Paniagua (Altsasu): 31:0742.Patxi Atxa (Etxarri): 32:2344.Saray Garasa (Olazti): 32:4447.Joxe Mari Mercero (Unanu): 33:3248.Maria Goikoetxea (Etxarri): 34:0449.Josune Senar (Etxarri): 34:2750.Ixa San Martin (Etxarri): 36:29Kadeteak1.Fermin Azkargorta (Iturmendi): 18:472.Oihan Perez (Altsasu): 20:42Eguraldiak bat egin nahi izan zuen XIII. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusiarekin. Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu zuen proba, Burundesa babesle nagusiaren eta Dantzaleku Sakana klubaren eta Etxarriko Udalaren laguntzarekin. Aurten Etxarri Aranatzek hartu zuen lasterketa. Lehenik eta behin kategoria txikikoen probak jokatu ziren eta ondoren nagusien txanda iritsi zen. Etxarriko kaleetan barna prestatutako 2.250 metroko zirkuituari 3 itzuli eman zioten korrikalariek. Guztira 120 korrikalari inguru aritu ziren, horietatik 52 proba nagusian. Etxarrin jendea poliki bildu zen atletismo probaz gozatzera. Lehenik eta behin txikienen lasterketak jokatu ziren plaza inguruan. Kategoria bakoitzeko lehendabiziko hirurek domina jaso zuten, eta bukaeran auzatea izan zen gazteendako. Ondoren, 17:00etan, ekin zitzaion proba nagusiari. Etxarriko plazatik aterata Malkorramendiko bidea hartu zuten korrikalariek, Aldapasoron buelta hartu eta, bide berritik barrena, atzera ere plazarantz jotzeko. Hiru itzuli eman zizkioten zirkuituari, 7 km osatuz. 52 korrikalarik hartu zuten irteera eta 50 heldu ziren helmugara, horietatik 29 sakandar. Javier Erdozain nagusitu zen hasieratik (22:46). Lizarrakoak 28 segundo atera zizkion Israel Arbizu etxarriarrari (23:14). Aurreko urteko garaile Jose Javier Cuadradok (23:32) osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan Maialen Muñoz izan zen lehena (28:53), Erkuden San Martin etxarriarraren (30:09) eta Maite Aresen aurretik (30:13).SariakProba bukatuta auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten korrikalariek. Lehenengo hirurek, gizonezkoek eta emakumezkoek, trofeoak jaso zituzten, lehenengo juniorrek eta beteranoek bezala. Lehen hiru sakandarrendako ere trofeoak izan ziren. Horretaz gain, probako txapeldunek eta lehen sakandarrek 2 pertsonendako afaria jaso zuten saritzat. Javier Erdozainek Aritzalkon, Maialen Muñozek Bordan, Israel Arbizuk Iturriederren eta Erkuden San Martinek Derryn. Eta egon zen sari gehiagorik ere. Korrikalari guztien artean Etxarriko denda eta komertzioek emandako 15 opari, Peio Goikoetxea masajistak emandako lau masaje eta Etxarriko Kanpinean eta Lizarragako Zugainen afaria zozketatu ziren. Elkarteen eta herritarren laguntza eskertuSakanako XIII. Herri Lasterketa antolatzeko Mankomunitateak Etxarriko komertzioen eta jatetxeen babesa eta herriko elkarteen laguntza izan zuen. Hartzabal elkartea auzateaz antolatu zen, Udaberri elkarteak probako izena ematean eta auzatean lagundu zuen eta Karrikestu eta Larrañeta elkarteak segurtasunaz arduratu ziren, bidegurutzeak eta beste zaintzeaz. "Oso eskertuta gaude elkarteek eta etxarriarrek emandako laguntzarekin. Laguntza handia izan dugu. Bestela, eguraldiak lagundu du eta giro oso polita egon da lasterketan" adierazi digu Mank-eko teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Tamalez, parte-hartzeak behera egin du aurtengo edizioan. "Asteburu honetan herri lasterketa pilo bat egon dira Euskal Herrian barna. Hori asko nabaritzen da. Datak hartuta daude eta oso zaila da egutegian hutsik dagoen data topatzea" gaineratu du kirol teknikariak. Dena den, probarekin pozik azaldu da Gerrikagoitia.