Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna-Garalurrek antolatuta astelehenean alfabetatze digitaleko ikastaro aurreratua hasiko da kultur etxean. Ikastaroa langabezian dauden, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) prestakuntzarik ez duten pertsonendako da. Parte-hartzaileek Windows ingurunea lantzeko: word programaren bidez curriculum bat nola landu ikasiko dute. Horrekin batera, posta elektronikoaren erabilera, curriculuma bidali ahal izateko. Azkenik, enplegu-atarien berri jasoko dute, enplegua aurkitzeko informazioa bilatzeko tresnak baitira. Argibideak948 567 010, sakana.admon@cederna.es edo info@cederna.es