Floren Nazabal Urrezko Koparen bila

Guaixe 2013ko urriaren 31

Larunbatean, azaroaren 2an, Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Kopa jokatuko da Bilboko La Esperanza pilotalekuan, 12:00etatik aurrera. Final honetan asteburuan despeditu zen Urrezko Aizkolarien Ligan sailkatutako lehen hiru aizkolariak ariko dira: Floren Nazabal (10 puntu), Aitzol Atutxa (9 puntu) eta Juanjo Lopez Azpilikueta (8 puntu).