Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilean hasitako ibilbideari eusten dio Zorri Azokak, merkatu sozialak. Laugarren aldiz, Sakanako ekoizle, artisau eta artistak bilduko dira eta euren mahaietan haien ekoizpenak izanen dira salgai, esaterako: fruituak, barazki ekologikoak, arropa, bitxikeriak, bertako produktuak, margolanak... Azokarekin batera, sortzaile edo talderen baten ekarpena ere izanen da. Bere zabaltasunaren guztian hartuta, azokaren helburua da bertako produktuak bultzatzea da, hala Sakanako ekonomia sustatzeko. Aldi berean, Ibarrean kalitatezko produktuak daudela azaleratu nahi dute. Gero eta gehiago dira azokak hartzen dituen bisitariak. TrukeaMahai pare bat jarriko dira eta 19:00etatik 20:00etara jendeak nahi duena (arropa, objektuak, liburuak...) eraman eta trukatzeko aukera izanen du.