Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tolosako nazioarteko abesbatzen txapelketaren abaroan sortutakoa da Nafarroako Nazioarteko Ziklo Korala. Nafarroako Abesbatzen Federazioak eta Etxarri Aranazko Udalak, beste behin, bat egin dute aipatu zikloko emanaldi bat Etxarrira ekartzeko. Aurten 32 neskek eta lau mutilek osatzen duten Vesnianka haur abesbatza izanen da Etxarrin kantatuko duena. Ljubov Aldakova da zuzendaria.Abesbatza 1961ean sortu zen, Vesniankako Haurren Abesbatza Eskola Nazionala izenarekin. Gaur egun eskolak duen kontzertu-abesbatza da. Urte hauetan guztietan, arrakasta eta ospe handiarekin, mundu osoko jaialdi eta lehiaketetan parte hartu izan du: 2003an Dubrovniken (Croacia); Austrian eta Alemanian 2003, 2004, 2006 eta 2009. urteetan; 2005ean Bretainia Handian eta 2010-2011 ikasturtean, Bielorrusia, Ukraina eta Moldavian ibili ziren eskola magistralak eta kontzertuak eskainiaz.Bidean ere sariak eskuratu dituzte: 2006an Toursko (Francia) 1. saria, 2012an, Hajnówkako (Polonia) Musika Ortodoxoko Nazioarteko Jaialdian, 1. saria, udazkenean, Tonen2000ko (Holanda) lehiaketan 3 urrezko hiru domina (sakratua, sekularra eta herri musika) baita sari nagusia ere.