Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako Kopa1.Floren Nazabal: 22:092.Juanjo Lopez Azpilikueta: 25:133.Aitzol Atutxa: 27:12Floren Nazabalek gainontzeko aizkolariak baino koska bat gorago jarraitzen du. Hala demostratzen ari da behin eta berriz. Larunbatean Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligan sailkatutako lehen hiru aizkolariek, Floren Nazabalek, Aitzol Atutxak eta Juanjo Lopez Azpilikuetak, Kopa jokatu zuten eta aurre ikusi moduan etxarriarra izan zen txapelduna, alde handiarekin. Erabateko nagusitasunarekin lortu zuen Kopa altxatzea. Egin beharreko 6 lanak kontuan hartuta 22 minutu eta 9 segundo behar izan zituen etxarriarrak, bigarren sailkatu zen Juanjo Lopez Azpilikuetari 3 minutu eta 4 segundo atereaz. Aitzol Atutxak 5 minutu eta 3 segundo gehiago behar izan zituen. Lehen proba, 45 ontzakoa ahalik eta kolpe gutxien emanda moztekoa izan ezik, gainontzeko proba guztietan - 45 ontzakoa erlojuz kontra ebakitzea; zutikako kana-erdikoa ebakitzea; 60 ontzakoa zeinek lehenago ebaki; 45 ontzakoa, zutik, eta 45 ontzakoa, etzana, erdibitzea; eta iraupen proba, 4 kana-erdiko ebakitzearena - gailendu zen Nazabal. Urrezko Aizkorako Txapeldunen Liga irabazi ondoren, Kopa ere lortu du etxarriarrak. Zorionak!Nafarroakoa eta Euskal Herrikoa prestatzenAtzera ere garbi geratu da etxarriarrak sasoi betean jarraitzen duela eta egun, aizkolari osoena eta onena dela. Aurki bi final inportante jokatuko ditu Nazabalek. Azaroaren 15ean Nafarroako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du, Donezteben, eta abenduaren 8an Euskal Herriko maila nagusiko finala, Elgoibarren. Palmares izugarria dauka etxarriarrak. Egun Nafarroako 7 txapel eta Euskal Herriko 6 txapel ditu etxarriarrak, eta Urrezko Aizkora 8 aldiz irabazi du. Izugarria. Baina oraindik beste txapel gehiago lortzeko aukera badu.