Bakaikoa Gazteen Mailako Buruz Buruko finalera

Guaixe 2013ko azaroaren 7a

Labrit pilotalekuan jokatu ziren Nafar Kirol Jolasen Gazteen mailako Buruz Buruko finalerdiak, asteazkenean. Huarteko Lasori 18-15 irabazi zion Erreka taldean dabilen Bakaikoa etxarriarrak, partida oso bizian. Laso aurreratu zen, baina partida bukaeran lortu zuen garaipena Bakaikoak. Etxarriarrak Mateo (San Miguel) izanen du aurkari finalean