Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gurelur elkartearekin gaur bilduko dira sustatzaileak. "Ennecok basoaren errespetu osoz jokatuko du eta basoa bera da Ennecoren baliorik handienetakoa"Talde ekologistak gogora ekarri duenez, Nafarroa Bizirik sustatu duen egitasmoak "Aralarko Komunitateko Interes Eremuan (KIE) dagoen balio ekologiko handiak dituen harizti bat urbanizatzea aurreikusten du". Gurelurrek dio Basopokale eta Danbolintxulo artean daudenak tamaina handiko haritzak direla eta oihanpe handia dagoela, "horrek fauna ugari egotea dakar, hegaztiak nabarmenduz". Gurelur sustatzaileekin harremanetan jarri da kezka adierazteko eta erantzunik ez duela jaso adierazi du. Talde ekologistako kideendako "harrigarria da KIEko landaretza kentzeko lanak hasiak egotea, proiektuak ez duenean babestutako eremuetarako legeak agintzen dituen ez ikerketarik ez baimenik". Enneco, memoriaren haritza hartuko duen eremuan berriki hasi dira boluntarioak auzolanean sasiak kentzen. Halaxe aritu ziren ostiralean 15 bat pertsona. Horren ondoren mantendu behar diren zuhaitz eta guneen inbentarioa eginen da. Baita tokiaren neurketa topografikoa ere, gero proiektua bertako baliabideetara eta orografiara moldatzeko. 10 cm baino gehiagoko diametroa duten landareak mantendu beharko dira, baita haritz landare txikien eremuak, eta hainbat gorosti eta elorri ere. Horretarako baimena eman zuen Ingurumen Departamenduak.