Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxeanJon Barbarinek Tximino jakintsua obra antzeztuko du gaur, eszenatokian elementu gutxi batzuk dituela. Ihabardarra oihanean harrapatutako eta Europara ekarritako tximino baten papera jokatuko du. Ikuskizunen batean bukatu beharrean tximinoak hitz egiten ikasi eta kultura maila itxurakoa lortuko du.Bere bilakaeraren inguruko hitzaldia emanen die zientzien akademiako kideei. Giza kondizioa, gizartea eta beste gai filosofikoak izanen dira tximinoaren ahotan. Antzezlanak Franz Kafkaren Akademia baterako txostena (1919) idazlan laburra du oinarri.