Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juan Gainzak zuzentzen duen Iruñeko orfeoiko gazte abesbatzak hainbat garai eta tokitako musika ekarriko du bihar Etxarri Aranatzera. Errenazimendutik XX. mendera arteko doinu eskaintza da, Klasikotik modernora izenburua duena. Herri kantu harmonizatu ugari, tartean, Hego Amerikakoa edo pop-rock taldeena (Beatles, Queen edo Itoiz).Abesbatza 17 eta 22 urte bitarteko gazteek osatzen dute. Iruñeko Orfeoiaren baratza izateko sortu zen, baina berezko nortasuna du, baita bere kontzertu denboraldi propioa ere. Helduen abesbatzarekin hainbatetan parte hartu dute gazteek. Eskarmentua duen abesbatza gaztea da Etxarrin entzuteko aukera izanen dena. Diana Yerro piano-jotzailearen laguntzarekin ariko dira gazteak.Programa Do mar pola orela Julio DomínguezNow is the month of Maying Thomas MorleyAve María ArcadeltPater meus Antonin TucapskyDie Nachtigall, "Sechs Lieder"op 59, nº4 F. MendelssohnAritz adarrean-Katalin Julen EzkurraLau Teilatu arr. Josu ElberdinCaminito arr. Dante AndreoRosas pandan G.FernándezBohemian Rhapsody F. Mercury, arr. John Hondorp