Punk taldeak despedidako kontzertua eskainiko du larunbatean, 23:00etan Etxarri Aranazko gaztetxeanAmetsa gauzatu ondoren pilatutako nekeak eta motibazio berrien sorrerak Egurre taldea desegitera eraman dute. Entsegu lokaletik gertu, Etxarriko gaztetxean agurtuko dituzte zaleak. Biharko emanaldirako laukoak taldeko aurreneko formazioan zegoen Junior (gitarra) eta aldi batez aritu zen Endika (bateria) gonbidatu dituzte. Egurrerekin batera oholtzan Iruñeko Bortitz taldea ariko da jotzen. Despedida festa DJ Jo Ta Txok luzatuko du.Joxe Aldasoro etxarriarra da Egurre laukoteko bateria. 2005ean sortu zuen taldea iruñerriko beste hiru lagunekin batera. Orain arteko ibilbidean bi maketa eta 100 kontzertu inguru emanda despedituko dira oholtzetatik. Aldasorok Beleixe Irratian (FM 107,3) punkaren zu zeuk egin filosofia ekarri du gogora: "garrantzitsuena da gustatzen zaizuna egitea". Egurrek bateria jotzeko nahia betearazi diola gaineratu du, etorkizunean "nere kabuz entseatzeko asmoa dut".SorreraAldasoro duela 14 urte edo hasi zen bateria jotzen, "besterik gabe. Instrumentu bat jo nahi nuela otu zitzaidan eta bateriaren aukera bururatu zitzaidan. Ez da errezena". Iruñean klaseak hartu zituen. Hasieratik talde batean aritzeko asmoa zuen, "nahiz eta nahiko urruti ikusi". Artsaian ikasten zuten beste ikasle batzuekin batera eman zituen aurreneko kontzertuak Aldasorok. Han ezagutu zen Egurreko gitarra izan den Txantreako Joseba.Artsaian ikasten ari zela zerbait egin nahi zuen baten kartela ikusi zuen. "Bere erreferentziak Euskal Herriko taldeak ziren". Hots egin, Txantreako taberna batean hitzordua jarri eta horrela ezagutu zuen Pintxo. Hirurak elkartu ziren. "Aurreneko entsegua desastre bat izan zen. Ez ginen Eskorbutoren abesti triste bat jotzeko ere. Harritu ninduen Pintxok bigarren entsegua egin nahi izatea. Kriston ilusioa zuen". Hurrengoan zerbait aurreratu genuen. Zerbait aurreratu zutenean Artsaiatik ezaguna zuten Junior (gitarra) hots egin zuten. Eta horrela sortu zen Egurre.Punka zergatik galdetuta, Aldasorok Beleixe Irratian (FM 107,3) esan du estilo errezena eta malguena delako. "Pixka bat moldatzearekin nahiko da". Pintxok zer egin nahi zuen oso garbi zuela gaineratu du bateria-joleak: "bere nahia eta gure musika gaitasunek bat egin zuten".Pintxo madrildarra da eta Euskal Herrira bizitzera etorri zen, euskaraz bizitzeko asmoarekin. "Hasi ginenean ez zegoen euskaltegian apuntatuta. Berak abestiren bat euskaraz egin nahi zuen". Aurreneko kantuak gaztelaniaz izan ziren, baina azkar euskaldundu zen eta euskaraz sortzen segitu zuen. Horren emaitza da aurreneko maketan bat ez beste kanta guztiak euskaraz izan zirela. Aldasorok aitortu duenez, "entseguetara mugatuko zen zerbait balitz, bale, baina kanpora ateratzeko bazen euskaraz izatea behar nuen".Bi maketa2008 inguruan atera zuten aurreneko maketa. Bigarren maketa 2011n grabatu zuten. Ordurako Juniorrek taldea utzia zuen. Kontzertuetan eta kamixeten eta txapen salmenta bidez ateratako diruarekin finantzatu zituzten grabazioak. Josebak Piedrafita ezagutzen zuen eta haren estudioan grabatu zituzten haien bi testigantzak. 2006ko garagarrilaren 9an izan zen Egurreren aurreneko zuzenekoa, Etxarriko Xapatero tabernan. Ordutik 50 eta 100 kontzertu artean eman dituzte Nafarroan batez ere. Aldasororen atxiloketak eta esperatzeak ez zuen taldearen jarduna eten, etxarriarrak hala eskatuta. Baina bere ordezkoa opatzen ez zuten zorte handirik izan. "Probatu zutenek ez zuten ongi bat egin gustu edo filosofiakin. Zaila da hori lortzea". Etxarriko Endikarekin harremanetan jarri eta berari esker grabatu zuen Egurrek bigarren maketa. Bizpahiru kontzertutan ere jo zuen, eta horrela bizi mantendu zen taldea. Espetxea utzi ondoren berehala egokitu zen taldera, gogoz. "Gero nekea agertu zen. Entseguetara joateko gero eta pereza handiago. Kontzertuetako martxak ere pereza ematen dizu. Astelehenari gero eta beldur gehiago. Azken ondorioa adina da. Beste motibazio batzuk sortzen dira". Azken ezpalaEntsegu batean Aldasorok taldekideei bere neke eta asperduraren berri eman zien. "Nik uste dut besteak ere ez zeudela asmo horretatik oso aparte". Izandako esperientzia izanda ez zuten beste bateria bat bilatzeko gogo handirik eta denen artean hitz egin ondoren onena bukaera duin bat ematea litzatekeela adostu zuten.Egurrek bere bizitzaren zati bat bete duela azaldu du Aldasorok Beleixe Irratian (FM 107,3). "Ona ez izan arren, nik bateria jo nahi nuen eta hori lortu dut". Punkaren zu zeuk egin filosofia ekarri du gogora: "garrantzitsuena da gustatzen zaizuna egitea". Ez du beste taldetan parte hartzeko asmorik, "nere kabuz entseatzeko asmoa dut". Espetxetik atera zenean oparitu zioten bateria Etxarriko lokalean geldituko da, "behar duenak erabiltzeko".