Zortzigarrena buruan

Guaixe 2013ko azaroaren 18a

Nafarroako Lehen Mailako Aizkora Txapelketa1.Floren Nazabal: 28:032.Jon Rekondo: 32:123.Juanjo Lopez Azpilikueta: 33:134.Ruben Saralegi: 35:535.Antonio Senosiain: 39:43Doneztebeko pilotalekuko harmailak leporaino bete ziren Nafarroako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala ikusteko. Bost aizkolariren artean erabaki zen finala eta Floren Nazabal etxarriarrak beste behin berretsi zuen gainontzeko aizkolariak baino koska bat gehiago dagoela. Merezimendu osoz lortu zuen Nafarroako txapela janztea, bere zortzigarren txapela, hain zuzen, alde izugarriarekin: 4 minutu eta 9 segundo atera zizkion Jon Rekondori. Zorionez, oraindik tarte luzerako dugu Nazabal. Nazabal, Rekondo, Lopez Azpilikueta, Saralegi eta Senosiain sailkatu ziren, Etxarri Aranatzen jokatutako kanporaketan, Nafarroako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalerako. Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko erdibitzeko lana zuten aurrez-aurre. Nazabal zen faborito argia eta etxarriarrak ez zuen huts egin. Hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen eta lehen enborretik jarri zen aurretik, lanak aurrera joan ahala gainontzekoekin zuen aldea handiagoa zela. Ikusgarria izan zen etxarriarra lanean ikustea, eta nagusitasun osoz gailendu zen (28:08). Irabazlea nor izango zen argi zegoenez, bigarren posturako emozio gehiago egon zen. Hor Lopez Azpilikueta eta Jon Rekondo lehiatu ziren, eta parean egon baziren ere, azkenean leitzarrak lortu zuen bigarren postua (32:12). Nazabalek baino lau minutu pasa behar izan zituen horretarako. Atzetik sailkatu ziren Lopez Azpilikueta, Saralegi eta Senosiain. Orain Euskal HerrikoaEtxarriarrak Nafarroako 8. txapela jantzi zuen Donezteben. Bere hurrengo helburua abenduaren 8an Elgoibarren jokatuko den Euskal Herriko Maila Nagusiko Txapelketa da. Euskal Herriko 6 txapel ditu etxarriarrak, eta ezustekoren bat gertatu ezean, bera da hurrengo txapela lortzeko faborito nagusia. Larunbatean LakuntzanLarunbatean Lakuntzako Pertza elkarteak bazkidearen eguna antolatu du. Prestatutako ekitaldien artean, aizkora apustua jokatuko dute Floren Nazabalek eta Juanjo Lopez Azpilikuetak. Behar Zana pilotalekuan izanen da, 19:00etan. Euskal Herrikoa prestatzen jarraitzeko ongi etorriko zaio Lakuntzako saioa.