Udalak lan-poltsa sortzeko prozesua martxan jarri du

Guaixe 2013ko aza. 20a, 16:48

Etxarri Aranazko Udalak zerbitzu anitzetako langileak kontratatzeko lan poltsa sortuko dut. Haren funtzioa etorkizunean, beharren arabera, behin behineko kontratazioak egitea izanen da. Interesatuek bete beharreko baldintzak dira adinez nagusi izatea, eskola ziurtagiria edo baliokidea izatea, euskaraz ahoz (C1) eta idatziz (B1) aritzeko gaitasuna izatea eta B1 gida baimenaren jabe izatea. Hilaren 26ra arteko epea dute udaletxean izena emateko. Instantzia osatu, nortasun agiriaren kopia eman eta merituak aurkeztu beharko dituzte. Euskara maila proba 28an eginen da eta azterketa teorikoa 30ean. Udaletxean, web orrian, www.etxarriaranatz.com, edo enplegu zerbitzuaren bulegoan daude oinarriak. Irailean zerbitzu anitzetako arduradun nagusi izan den Fermin Razkin aurre-jubilatu da. Aurreko urtean Pello Artiedak utzi zuen udala. Anbrosio Zeberioren jubilazioa ere gertu dago. Hori dela eta, Etxarri Aranazko Udalak premiazko jo du langile bat zerbitzu horretarako hartzea.