Konposta ongi egiteko bidea

Guaixe 2013ko aza. 21a, 10:39

Hotzari aurre eginez dozena bat herritarrek erantzun zioten udalaren gonbiteari eta Idoia Artieda eta Bixente Artieda entzunez konposta hobe nola egin ikasi zuten. Azalpen praktikoak eman ondoren arazoak identifikatuko dira eta konponbidea eman eta dauden zalantzak argitu zituzten irakasleek hainbat auzo-konpostagailu bisitatzen zuten bitartean. Zenbait aholku1. Ez bota konpostatuko ez den hondakinik. Mank-en hiztegi laranja kontsultatu edo 900 730 450 telefonora hots egin. 2. Ez bota suko hautsik konpostagailura. Baratzean hobe. 3. Estrukturante gutxi botatzea hobe da. 4. Bota aurretik hondakinak txikitu. 4 cm-koa izan dadila handiena. 5. Urtean zehar konpostagailuaren beharrak aldatu egiten dira (hezetasuna, lehorra). Auzo-konpostagailuko oharrei segitu. 6. Etxetik estrukturantea izan daitezkeen materialak eramaten ditugula kontuan izan (kortxoa, arrautza kaskalak, lore eta landare lehorra, fruitu lehorren kaskalak...).7. Hondakinak botatzeko edo nahastu edo zulo bat egin, bota eta estalita utzi. 8. Normala da konpostagailua estrukturantez estalita ez egotea. Beti ez da beharrezkoa. 9. Pala eta aitzurra (edo sakakortxoa) erabili eta gero txukun utzi, hurrengoak tresnak ongi aurkitzeko. 10. Normala da intsektuak aurkitzea; seinale ona da. 11. Normala da bero-bero jartzea; seinale ona da. 12. Normala da euli txikiak aurkitzea. 13. Normala da arrain eta haragi hondakinak bota eta gero, bizpahiru egunez usain pixka bat botatzea. 14. Errefusa dira: sukaldeko papera olio edo koipearekin, papera mukiekin, sukaldeko papera urez bustita. Ez bota paperik, are gutxiago tintadun papera. 15. Janarik zikindutako sukalde papera bai bota daitekeela. Aurretik zatitu. 16. Auzo-konpostagailua sukaldeko hondakin organikoendako da. Ideia batPertz marroia hustu eta gero, pertzaren ipurdian orbel pixka bat (2 cm inguru) jarri daiteke. Konpostagailura sukaldeko papera botatzea baino hobea eta merkeagoa da. Aholkuak- Norberaren kontsumo ohiturei erreparatu eta etxean ahalik eta janari gutxien alferrik galtzeko edo egoera onean dagoen janaria konpostagailura bota beharrik ez izateko. - Ogi lehorrak ardiak edo oiloak dituztenei eman, edo ogi birrindua egiteko aprobetxatu.