Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Victoriano Huizi udal liburutegian euskarazko liburuen irakurketa sustatzeko kanpaina martxan jarri da. Helburuak bi dira. Batetik, gazte eta heldu berriak euskarazko liburuen irakurketara erakartzea. Bestetik, ohiko irakurle euskalduna saritu nahi da. Liburutegiaren eta udalaren elkarlanetik jarri da martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina. Aurten bigarren urtea da.Bai batzuek bai besteek aukeratutako liburua irakurri ondoren fitxa bat bete beharko dute. Liburuzainak trukean deskontu txartel bat emanen die Etxarri Aranazko liburu-dendetan eros dezaten. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek liburuak edo eskola materiala erosteko aukera izanen dute. Helduek, berriz, %25eko deskontua izanen dute liburu baten erosketan. Mintzakide programan parte hartzen edo euskara ikasten ari direnak, ordea, liburuak prezio erdian eskuratzeko aukera izanen dute. Gazteendako lehiaketaIGO kanpaina martxan den bitartean euskal literaturaren inguruko 10 galderari zuzen erantzunez gero e-book baten zozketan sartuko dira.