Topaketa Etxarrira

Guaixe 2013ko azaroaren 22a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako I. Saskibaloi Topaketak antolatu ditu, hainbat laguntzailerekin batera —Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko Udalak, Altsasu eta Irurtzungo Saskibaloi Taldeak eta Andra Mari ikastola—. Aipatu topaketetan premini mailako taldeak lehiatzen dira, 8 urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak. Lehen jardunaldia Altsasuko Zelandi kiroldegian jokatu zuten eta bigarrena Etxarri Aranazko San Donato ikastetxeko pilotalekuak hartuko du, igandean, azaroaren 24an. Helburua saskibaloia sustatzea da eta Sakanako talde eta neska-mutikoen arteko harremana bulkatzea. Ez da txapelketa lehiakorra, eta horregatik ez da sailkapenik eginen. 2. jardunaldia (azaroak 24, igandea, Etxarri Aranazko San Donato ikastetxea)11:00etan: Balankaleku - Putterri12:00etan: Martinsasti - Beriain