3-6 urteko haurrendako psikomotrizitate ikastaroa eskaini nahi da

Guaixe 2013ko aza. 25a, 13:53

Etxarri Aranazko Udalak lagundurik, 3, 4, 5 eta 6 urteko haurrendako psikomotrizitate ikastaro bat jarri nahi da Etxarri Aranatzen. Ikastaroa aurkezteko bilera informatiboa egingo da bihar, hilak 26, 18:30ean, Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Izena emateaIkastaroan 2007tik 2010era jaiotako haurrak har dezakete parte. Ilbeltzetik maiatzera bitartean gauzatuko da, astelehenero, 18:00etatik 19:30era, zehazteke dagoen tokian. Hilero 25 euroko kuota ordainduko da. Izena emateko Etxarri Aranazko Udalera jo behar da, abenduaren 13ra arte. PsikomotrizitateaHaurraren ekintza eta jolas espontaneoan oinarritzen da psikomotrizitate praktika. Horretarako marko zehatz bat eskaintzen zaio: espazioa, materiala, denbora eta helduen rol zehatza. Marko honek haurraren segurtasun fisikoa eta emozionala bermatuko ditu. Bertan emango den garapena integrala da, haurraren alderdi guztiak hartzen baititu kontuan: emozionala, kognitiboa, motriza eta soziala. Psikomotrizitatearekin haurrak izan ditzakeen tentsio, beldur eta zailtasunei bide eman ahal zaie modu eraikitzaile eta sortzaile batean.