Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuak Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko finalerdiak hartu zituen asteazkenean: Lehen partidan Lasori (Uharte) 13-18 irabazi zion Olaizolak (Bortziriak). Eta bigarrenean Zalduendo (San Migel) 7 tantotan utzi zuen Erreka taldean dabilen Joanes Bakaikoa etxarriarrak. Hortaz, finalerako sailkatu da Bakaikoa eta txapela janzteko Bortziriak taldeko Olaizolaren kontra aritu beharko du. Hala ere, ostiralean Olazarren aritu beharko du Bakaikoak, lau t´erdian. Altuna izanen du arerio.