Etxarriko Irakurle Taldea Arretxeren lanaren gainean ariko da

Guaixe 2013ko aza. 29a, 09:35

Lastaileko azken egunean elkartu zen aurrenekoz ikasturte honetan Etxarriko Irakurle Taldea. Bi hileroko hitzorduari segituz, heldu den ostegunean elkartuko dira, atzera ere, Victoriano Huizi udal liburutegian. Jon Arretxeren 19 kamera liburua izanen dute hizketa-gai, Patxi Mikeoren gidaritzapean. Euskaraz irakurtzeko ohitura indartu eta irakurritakoaren gainean beste irakurle  batzuekin partekatzeko, gozatzeko, sortu da Irakurle Taldea. Parte hartu nahi duenak liburua irakurri eta liburutegian izena eman beharko du. Taldearen irakurketa planaAbenduaren 12an, 19 kamera, Jon Arretxe.Ilbeltzaren 30ean, Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen UribeMartxoaren 13an, Zoaz infernura, laztana, Andu Lertxundi.Maiatzaren 8an, Ezinezko maletak, Juanjo Olasagarre.Garagarrilaren 26an, erabaki gabe (Durangoko azokako berriren bat).