Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko I. Mailako finala1.Iñaki Azurmendi: 38:032.Aitzol Atutxa: 40:253.Floren Nazabal: 41:104.Jose Mari Olasagasti: 42:195.Unai Otaño: 42:556.Jon Irazu: 44:271.200 ikusle inguru bildu ziren Elgoibarko kiroldegian, aizkorako proba inportanteena zuzenean jarraitzeko: Euskal Herriko Lehen Mailako txapelketaren finala. Ikusmina handia zen eta finalerako sailkatutako sei aizkolariek lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko zituzten aurrez-aurre. Floren Nazabal etxarriarra zen proba irabazteko faborito nagusiena baina aurreikuspenak goitik behera huts egin zuten, Iñaki Azurmendik sekulako ikuskizuna eman eta merezimendu osoz txapela jantzi zuelako. Igandekoa ez zen etxarriarraren egunik onena izan eta horri gehitu behar zaio Azurmendik sekulako maila eman zuela, behetik gora egin zuela eta txapelketa primeran irakurtzen jakin zuela, estrategia bikaina aurrera emanez. Etxarriarrak hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Oinbikoek erabaki zutenLanen hasieran aizkolariak nahiko paretsu ibili ziren. Lehendabiziko enborra botatzen azkarrena Olasagasti beteranoa izan zen eta Unai Otaño ere aurrean izan zen, 60 ontzakoetan Aitzol Atutxak aurrea hartu arte. Hala ere, ez zegoen aparteko alderik. Azurmendi, bitartean, bere erritmoan zebilen lanean, atzetik. Finaleko tarte gogorrena, finala erabaki zuena, lau oinbikoena izan zen. Eta, hain zuzen ere, hor berpiztu zen Arriarangoa, sekulako erritmoarekin aizkorakadaz aizkorakada lehen postura igo baitzen, Nazabal eta Atutxa atzean utziz. Hortik aurrera etxarriarrak ezin izan zuen Azurmendiren erritmoa jarraitu. Nekea sumatzen zitzaion Nazabali, ezina. Tarte horretan izugarri sufritu zuen etxarriarrak, Azurmendiren erritmoa ezin baitzuen segi. Aldiz, Azurmendi gozatzen zegoen eta azken lau enborretan tarte polita atera zien arerioei, merezimendu osoz irabaziz (38:03). Atzean, Aitzol Atutxa gazteak Nazabal gainditu zuen, meritu handiz. Azurmendik bi minutu pasa atera zizkion Atutxari (40:25) eta hiru minutu pasa Nazabali (41:10). Laugarren postua, Nazabaletik 9 segundo eskasera, Olasagastirendako izan zen (42:19). Meritu handiko lana egin zuen Igeldokoak. Eta atzetik sailkatu ziren Unai Otaño eta lesionatuta zegoen Jon Rekondoren tokia bete zuen Jon Irazu. Kanporaketan maila polita eman ondoren gehiago espero zen Unai Otañoz, baina ez zuen bere maila eman. Poza eta tristuraIñaki Azurmendik Euskal Herriko bere bigarren txapela lortu zuen, duela bi urte lortu zuenaren atzetik. Pozik zegoen Arriarangoa, "lana ongi egin izangatik eta irabazteagatik". Nahiz eta hasieran atzean egon, lasai zegoela adierazi zuen Azurmendik, gustura. Bere ustez finala oinbikoetan erabaki zen. "Hor ikusi dut abantaila polita nuela eta irabazteko aukera eskura nuela" adierazi zuen gipuzkoarrak. Aitzol Atutxa ere pozik zegoen bigarren postuarekin. "Duela bi urte bosgarrena izan nintzen, aurreko urtean laugarrena eta aurten helburua podiumean egotea zen. Hortaz, oso kontentu nago" zioen bizkaitar gazteak. Floren Nazabalek onartu zuen "indarrez justu zegoela". "Ez da nire egunik onena izan. Gorputza arraroa nuen eta ez naiz ibili behar nuen bezala. Baina ez zaio Azurmendiri inolako meriturik kendu behar" nabarmendu zuen etxarriarrak, Azurmendi zorionduz. Orain, egoerari buelta eman eta hurrengo denboraldian pentsatzea tokatzen zaio etxarriarrari. Etorriko dira beste batzuk. Animo!