Etxarriko Nesken Pala Eskolak ekipamendu berria aurkeztu du

Guaixe 2013ko abenduaren 10a

Abenduaren 1ean Etxarri Aranazko Nesken Pala Eskolak ekipamendu berria aurkeztu zuen, Napar Pala Txapelketa Etxarriko frontoian abiatu zela aprobetxatuta. Ekipamendua Baiza Motor tailerrak babestu du. Etxarriko palistek, ohiko praka txuriekin batera, kamiseta urdin bat eta beste gorri bat izanen dituzte eta kirol-jertse edo sudadera beltza bat. Ekipamenduak, gainera, Etxarriko Pala Eskolaren logo berria du. Logotipoa Andre Ansotegi palistak egin zuen duela urte batzuk eta Napal diseinatzaileak berritu eta digitalizatu du. Horretaz gain, Etxarriko Gure Pilota Elkartearen logoa eta Baiza Motor babeslearen logoa darama.