Asociación Victimas del Terrorismok (AVT) Espainiako Auzitegi Nazionalean 197/2006 doktrina ezarria zuten ETAko hamar kideren espetxetik ateratzea baliogabe jotzea eskatu du, tartean Bautista Barandalla Iriarte etxarriarrarena. AVT auzi horietan herri akusazio gisa aurkeztuta zegoen eta argudiatu du jatorrizko jarduketak helarazi ez zaiola. AVTk ohar baten bidez jakinarazi du ordura arte betearazpen-prozedura guztien berri ematen zaiola, pertsona horri buruzko edozein eskaera egiteko. 197/2006 doktrinaren kontra presoek jarritako kasazio- eta babes-helegiteetan pertsonatutako alderdia izan da AVT. Askatze horien kontra alegazioak aurkezteko legitimazioa duela uste du elkarteak.