Arretxerekin hizketan

Guaixe 2013ko abe. 18a, 12:38

19 kamera liburua irakurri ondoren, atzo elkartu zen Etxarri Aranazko Irakurketa Taldea. Aingeru Mikeok gidatutako saioan, oraingoan, liburuaren idazlea izan zuten bisitan, Jon Arretxe bera. Harekin liburuaren inguruko mamiaz eta bestelakoez hizketatu ziren. Hurrengo hitzordua dagoeneko jarria du Irakurketa Taldeak: martxoaren 13a. Ordurako Andu Lertsundiren Zoaz infernura, laztana liburua irakurria izanen dute eta iritziak trukatuko dituzte.