Enneco eta Gurelur, eskutik

Guaixe 2013ko abe. 20a, 11:40

Nafarroa Bizirik fundazioak, Etxarri Aranazko Udalak eta Gurelur elkarteak hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, fundazioak eta udalak konpromisoa hartu dute ingurumen alorreko neurri orekatzaileak hartzeko. Hala, Enneco, haritzaren memoria proiektuak Basopokale dermioan ingurumenean eragin ditzakeen afekzioak indargabetu nahi dituzte. Horretarako, bi erakundeek Gurelur elkartearekin lankidetza esparrua adostu dute.

Hitzarmenaren arabera, Gurelur elkarteak konpromisoa hartu du Basopokale aldeko eta inguruko natur balioetan egon daitezkeen afekzioak ahalik eta gehien indargabetzea. Horretarako, Gurelurrek ingurumen alorreko neurri orekatzaileak proposatuko ditu, aurrerantzean zehaztu eta garatuko dituenak.