Hileko lehen ostiralean ospatu ohi da Zorri Azoka, estalopean. Abendukoa egin eta bi astera atzera ere azoka sozialak bere eskaintza berrituko du. Etzi izanen da, ordutegia eta espazioa zabalduz. Eguerditik gauera, bertako produktuen ekoizleak eta artisauak Euskal Herriari pilotalekuak hartuko ditu.
Batuta taldekoek pintxoak eta ardo egosia salduko dute eta haien proiektuen berri emanen dute. Sakanako Ezgaituen Elkartea ere azoka sozialean ere izanen da. Gainera, haurren postuak eta gaztaina saltzailea ere izanen dira etzi frontoian. Ohi bezala, 19:00etatik 20:00etara gauzak trukatzeko aukera izanen da azokan bertan.
Sakandarren topagune bihurtzeko bokazioa du Zorri Azokak. Eta hura indartzeko gonbidatuak izaten dituzte aldi bakoitzean. Etzi Larri bonberoaren zirku ikuskizuna izanen da (17:00etan). Jaione eta Aintzane kantariek kontzertua eskainiko dute ondoren, (18:30ean).