Magnesitaren errausketaren kalteez ariko dira Bakaikun

Guaixe 2013ko abe. 20a, 18:00
Larunbatean, 18:00etan, Bakaikuko udaletxean

Magnesitaren kaltzinazioa Sakanan. Gure osasunarendako arrisku larria izenburuko hitzaldia antolatu dute bihar, larunbatean, 18:00etan, Bakaikuko udaletxean. Alduide Mendia koordinakundeko bi kidek eta 3Mugak Batera plataformako kide batek eskainiko dute hitzaldia.

Jakina denez, Cementos Portland Valderrivasi magnesita errausteko baimena eman zion, abuztuan, Nafarroako Gobernuak. Horrekin batera, hondakinen errausketa egiteko baimena du ere Olaztiko porlandegiak. “Jarduera hauek eragin oso larria izango dute ingurunean eta gure osasunean” diote 3Mugak Baterakoek. Horren adibide Erroibar jartzen dute. Magna enpresak magnesita errausten du bertan, eta estatuko gune kutsatuenetako bat omen da. Jarduera kutsakor honi aurre egiteko Alduide Mendia Koordinakundea jaio zen eta hain zuzen ere talde horretako bi kide hurbilduko dira Bakaikura.