Olaia Eizagirre II. Napar Palako finalera

Guaixe 2013ko abenduaren 24a

Yanira Aristorena eskuinean, finalerdia jokatu baino lehen. Finaletik kanpo geratu da. Argazkia: Aristorena.
Yanira eta Saioa Aristorena gutxigatik baina finaletik kanpo geratu dira

Nafarroako elite mailako Emakumeen II. Napar Pala Txapelketako final handiak jokatuko dira igandean Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta finaletara ordezkari sakandar bakarra iritsi da: Olaia Eizagirre etxarriarra. Huizirekin batera jokatzen du Eizagirrek eta finalerdietan Eli Pagola eta Edurne Argain utzi zituzten bidean. Finalean Saioa Aristorena etxarriarra eta Amaia Ariztegi bidean utzi zituzten Maddi Mendizabal eta Miren Goikoetxea izanen dituzte aurkari. Elite mailan ez dugu finalista sakandarrik, Yanira Aristorena eta Maider Mendizabalek 23-30 galdu baitzuten Irazustabarrenaren eta Arrietaren kontra. Hauek Rebeka Contin eta Susana Muneta izanen dituzte kontrario.

Napar Palak eliteko emakumezkoen gomazko pala sustatu nahi du, eta emakume palisten lana Nafarroan barna hedatu. Guztira 12 biko lehiatu dira, bi kategoriatan, eta nahiz eta finalerdietarako lehian zeuden hiru sakandarrak sailkatu, finaletara soilik Olaia iritsi da. Ea lehen mailako txapela Etxarrira ekartzen duen.

Finalerdietako emaitzak
Lekunberrin:
Lehen maila: Olaia Eizagirre-Maider Huizi 30 / Eli Pagola-Edurne Argain 21
Eliteak: Rebeka Contin-Susana Muneta 30 / Itsaso Pradera-Leire Etxaniz 21
Larragan:
Lehen maila: Maddi Mendizabal-Miren Goikoetxea 30 / Saioa Aristorena-Amaia Ariztegi 29
Eliteak: Amaia Irazustabarrena -Ariane Arrieta 30 / Yanira Aristorena-Maider Mendizabal 23

II. Napar Palako finalak (Igandean, 11:00etan, Labriten)
Lehen Maila: Olaia Eizagirre-Maider Huizi / Maddi Mendizabal-Miren Goikoetxea
Eliteak: Rebeka Contin-Susana Muneta / Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta