Nazabalek eta Zubiagak osatuko dute bikoa Urrezkoan

Guaixe 2013ko abenduaren 26a

Abenduaren 31n emango zaio hasiera Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketari, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan 17:00etan jokatuko den jaialdiarekin. Olasagasti eta Arria V.a Donato Larretxea eta Etxeberriaren kontra ariko dira. Elite mailan 6 bikote lehiatuko dira, eta Floren Nazabalek Jose Angel Zubiagarekin osatuko du bikoa. Beste bikoteak: Lopez Azpilikueta-Ruben Saralegi, Iñaki Azurmendi-Unai Otaño eta Aitzol Atutxa II.a-Ugaitz Mugerza II.a.
Zilarrezko mailan 12 bikote lehiatuko dira.