Bertsolarien letrak musikatuko ditu Tximeletak aurreneko diskoan

Guaixe 2013ko abe. 26a, 21:00

Tximeleta plaza taldea entsegu lokalean lan eta lan ari da egun hauetan. Gauzak ongi, otsailean diskoa grabatzeko asmoa dute. Hainbat bertsolarik sortutako letrei doinua jartzen ari dira. Letra egileen artean daude: Xabier Silveira (Etxerat), Eneko Lazkoz eta Joseba Beltza (Lurrari lotua), Julio Soto (Aurrera begira), Arkaitz Estiballes (Mugitu jaietan), Miren Amuriza (Sorgin bat gehiago), Beñat Gaztelumendi (Zuri), Joseba Beltza (Kide zorabiatuaren kunbia), Manu Gomez (Gora herri askeak) eta Iker Zubeldia (Tximeleta gara). Oraindik zerrenda gehiago zabaldu daiteke.

Diskoa iragartzeko esketxa sortu du Tximeletak.