Kaotiko elkartasun jaialdian

Guaixe 2013ko abe. 27a, 20:30

Bihar, 16:30etik aurrera, Atarrabia eta Burlata artean dagoen Entrecementerios deritzon eremuan Hatortxurock-en 16. edizioa izanen da. Karpa erraldoi bat jarri dute eta bi eszenatokietan txandakatuz dozena bat talde ariko dira jaialdian. Haien artean dago Xabier Aldaz (bateria) etxarriarraren Kaotiko taldea, 3:00etan joko dutenak. Jaialdia 16:30ean hasiko da.