Binakako Txapelketaren 2. jardunaldia abiatuko da gaur. Tolosako Beotibarren, 16:30ean abiatuko den jaialdiko partida nagusian, Xalak eta Zubietak Berasaluze II.aren eta Albisuren kontra jokatuko dute. Aurreko asteburuan irabaztetik datoz Xala eta Zubieta, eta bigarren puntua lortu nahi dute. Aldiz, Berasaluzek eta Albisuk euren lehenengo puntua jaso nahi dute.
Igandean Ezkurdia eta Zabaleta
Igandean Joseba Ezkurdia eta Jose Jabier Zabaletaren txanda izango da. Iruñeko Labriten jokatuko dute, Irujoren eta Barriolaren kontra. Ea sakandarrek lehen puntua irabazten duten.