Olaia Eizagirre Napar Palako txapelduna

Guaixe 2014ko urtarrilaren 7a

Olaia Eizagirre, txapelduna, Etxarriko pilota eskolako lagunekin.
Maider Huizirekin batera 30-14 irabazi zieten Miren Goikoetxea eta Maddi Mendizabali

Nafarroako Emakumeen II. Napar Pala Txapelketako final handiak jokatu ziren abenduaren 29an Iruñeko Labrit pilotalekuan, elite mailan eta lehen mailan. Finaletara ordezkari sakandar bakarra iritsi zen: Olaia Eizagirre etxarriarra. Eizagirrek Maider Huizirekin batera jokatu zuen txapelketa eta biak lehen mailako finalerako sailkatu ziren. Finalean Maddi Mendizabal eta Miren Goikoetxea izan zituzten aurkari. Finalean aurreko koadroetan bikain aritu zen Olaia Eizagirre, eta, bere partetik, Huizik ongi zaindu zuen atzealdea. Horrela, 30-14 gailendu ziren Eizagirre eta Huizi eta txapela jantzi zuten. Zorionak!
Elite mailako finalean Rebeka Continek eta Susana Munetak 30-11 irabazi zieten Amaia Irazustabarrenari eta Ariane Arrietari.