Gure Pilotakoak Labriteko topaketan

Guaixe 2014ko urtarrilaren 8a

Topaketan parte hartu zuten palistak. Argazkia: Utzitakoa.

Ilbeltzaren 2an eta 3an Emakumezkoen Gomazko Pala Topaketa jokatu da Labriten, Mendillorriko pala eskolak antolatuta. Ondoko pala eskoletako palistak lehiatu dira: Larraga, Artaxoa, Lekunberri, Zubiri, Irurita, Mendillorri eta Etxarri Aranazko Gure Pilota. Gure Pilotako Irai eta Amaiur lehenak sailkatu ziren, eta Elai eta Aroa laugarrenak.