Larrañetako mus txapeldunak

Guaixe 2014ko urtarrilaren 7a

Larunbatean Xabik eta Gentzak irabazi zuten Larrañeta Elkarteko VII. Mus txapelketa, finalean Juani eta Jabiri aurre hartu ondoren. 24 bikote lehiatu ziren Larrañeta elkartean. Irabazleek Borda jatetxean 4 pertsonendako bazkaria irabazi zuten eta txapeldun ordeek aldiz, Aritzalko jatetxean 4 pertsonendako bazkaria. 3. eta 4. tokian sailkatu zirenak eta final laurdenetaraino iritsi ziren bikote guztiek Jeingenekoaren gazta eta Aldazen txistorra izan zuten opari.