Aitor Zubietak gaur probatuko du eskuak nola dituen

Guaixe 2014ko urtarrilaren 8a

Gaur entrenamendu gogorra egingo du, Arbizun, Jokin Etxanizekin

Aitor Zubieta pilotari etxarriarrak gaur pilota entrenamendu serio eta gogorra eginen du, bere eskuak nola dauden probatzeko. Entrenamendua Arbizuko pilotalekuan eginen du, Jokin Etxanizekin. Binakako txapelketan Berasaluzeren eta Albisuren kontrako partida gogorrean izorratu zitzaion eskuin eskua Etxarriko atzelariari. Ordutik 10 egun geldirik daramatza etxarriarrak eta eskuak hobekuntza nabarmena du. Etxarriarrak argi du gaurko entrenamenduan gauzak ongi ateratzen badira ostiralean Donibane Garaziko partidan izanen dela, baina “zalantzak badaude, aldiz, ez”.