Zubietaren eskua ez dago behar bezala

Guaixe 2014ko urtarrilaren 9a

Ceciliok ordezkatuko du, atzera ere, pilotari etxarriarra

Atzo entrenamendu saio serioa egin zuen Aitor Zubietak, Jokin Etxanizekin batera, Arbizuko pilotalekuan. Nahiz eta eskuin eskuko egoerak onera egin, ez dago guztiz osatua. Binakako txapelketa oso luzea denez, ostiraleko partida ez jokatzea erabaki zuen Zubietak, eta atzera ere Ceciliok ordezkatuko du etxarriarra Donibane Garazin. Errioxarra oso ongi aritu zen aurreko asteburuan, partidako onena izan zen, eta Xalarekin bikoa osatuta, Aimar Olaizola eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari. Bi bikoek orain arteko hiru partidak irabazi dituzte eta, hortaz, txapelketako lidergoa dago jokoan.