Iruñeko Zigor-Arloko 2 zenbakiko epaitegiak 15 hilabeteko espetxeko zigorra ezarri die emakume eta gizon bati, iruzur jarraituaren delitua egitea akusatuta. Tartean, 2007ko irailaren 27an, Etxarri Aranatzen, 2.902 euroko zor-agiri faltsu bat kobratzen saiatu ziren, baina susmoa hartu zietenez alde egin zuten.