Sasiak moztu, zaborra atera, zuhaitzak eta sasi bereziak ibilbide botanikorako aukeratu… Lan horietan aritu dira 30 bat boluntario, zentro historiko kulturala egiteko aurreneko urratsa. Auzolan gehiago egin beharko dira Enneco, haritzaren memoria proiektua hartuko duen inguru horretan eta boluntarioen laguntza eskertuko dute.
Izena ematea
948 460 004 (udaletxea, bulego orduetan) edo etxarriaranhazten@gmail.com. Beharren eta eguraldiaren arabera hots eginen zaie boluntarioei.