Aitor Zubietak larunbatean jokatuko du

Guaixe 2014ko urtarrilaren 15a

Aitor Zubieta pilotariak proba egin zuen atzo, Arbizuko pilotalekuan, eta bere eskuen egoera jokatzeko moduko egokia dela ondorioztatu zuen. Binakakotik kanpo bi aste eman ditu etxarriarrak, eta Cecilio aritu da bere ordez. Azken jardunaldian Xalak ere huts egin zuen, gripea dela eta, baina larunbatean jokatzeko moduan dago lapurtarra. Hortaz, Xalak eta Zubietak elkarrekin ekingo diote 5. jardunaldiari. Larunbatean, Labriten, Irujo eta Barriola izango dituzte aurkari. Bigarren postua dago jokoan eta partida borrokatua izango da.
Lau pilotariek gaur egingo dute material aukeraketa, 11:30ean, Labriten.