Erdozia-Beltza Zilarrezkotik kanpo

Guaixe 2014ko urtarrilaren 27a

Ostiralean Zilarrezko Binakako finalerdia jokatu zen Zerainen. Hiru bikote aritu ziren: Zaldua-Dorronsoro, Mugertza III.a eta Larrañaga eta Juanjo Erdozia eta Goizeder Beltza etxarriarrak. Guztira 5 lan egin behar zituzten, eta aurreikusi moduan Mugertza III.a eta Larrañaga faboritoak izan ziren azkarrenak (18:29) eta beraiek lortu dute finalerako txartela. Hala ere, lan asko egin behar izan zuten, etxarriarrek lan bikaina egin zutelako (19:25). Zaldua eta Dorronsoro izan ziren azkenak (22:09).