Nafarroako Trinkete Txapelketako 3. jardunaldia jokatu da asteburuan. Eskuzko binakakoan, Oberenako Koldo Murgiondo eta Etxeberria etxarriarrek atzera ere galdu egin zuten, 40-28, Martikorena eta Albisuren kontra. Emakumezkoen paleta goman Aristorenak eta Zamorak atsedenaldia zuten.