Gipuzkoako punk-oi! mugimenduaren jaialdia

Guaixe 2014ko urtarrilaren 31

Larunbatean, 23:00etan Etxarri Aranazko gaztetxean

Holidays in Bardulia izenburupean probintzian, Gipuzkoan, makina bat punk oi! jaialdi antolatu izan dituzte hango taldeek. Orain muga gurutzatu dutela, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak biharko jaialdia Holidays in Etxarri leloarekin aurkeztu du. Goierritik The Last Strenght etorriko da. Haiekin batera, The Friday´s Crew azpeitiarrak eta Cold Rebege debagoienarrak izanen dira Etxarriko gaztetxeko eszenatokian. Guztiak ere punk-oi! doinuak aletzen.