Kataluniako herri galdeketen inguruan Etxarri Aranatzera hitzaldia ematera etorritako Anna Arquerekin (Kataluniako kontsultaren aldeko koordinakundeko kidea) eta Josep Manel Ximenisekin (Arenys de Munteko alkate ohiarekin; han egin zuten aurreneko galdeketa Katalunian) bildu ziren larunbatean Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpurua eta zuzendaritzako kide Xanti Kiroga.
Udalbiltzatik aurretik ere adierazi izan dute Etxarri Aranatzen A 13 ekimenak sustatutako independentziaren aldeko herri galdeketa “ariketa demokratiko” bat izanen dela. Jakina denez, apirilaren 13rako daude etxarriarrak deituak galdera honi erantzuna emateko: Nahi al duzu Euskal Herri independente baten herritarra izan?