Nafarroako Trinkete Txapelketako 4. jardunaldia jokatu da asteburuan. Eskuzko binakakoan, Oberenako Koldo Murgiondo eta Etxeberria etxarriarrek garaipenaz gozatu gabe jarraitzen dute, Erreka taldeko Bendoiro-Zabalzak 40-5 irabazi baitzieten.
Aristorena garaile
Aldiz, Nafarroako Trinkete Txapelketako emakumezkoen paleta goman, Oberenako Aristorena etxarriarrak eta Zamorak 30-12 irabazi zieten euren taldekide Leunda eta Maite Urtasuni. Asteburuan Etxarri-Continen kontra ariko dira Aristorena eta Zamora.